Archive for November, 2006

Tesinaren abiapuntua

Lehenengo artikuluan aipatutako helburuari abiapuntu bat jartzeko asmoz, neure tesinaren gaiarekin erlazionatuta dauden zenbait lan akademiko irakurtzen dihardut, honi denbora gehiago eskaini beharko diodan arren; bestalde, sarean topa ditzakegun baliabide linguistikoei buruz idaztea komenigarria dela uste dut. Hortaz, hasteko, batik bat euskararekin erlazioa duten baliabide eta tresnak aztertzen saiatuko naiz.

(more…)


Add comment November 17, 2006

Baietz Einstein-ek formula asmatu!

Gogoratuko duzue blog hau sortu nuenean argazkian Einstein baino ez zela agertzen ezta? Orain, aldiz, Einstein ez ezik formula bat ere agertzen da arbelan. Formula harrigarri hori Einstein-ek sortu du, Deustuko informatiko-filologo batzuen laguntzaz (eta nola ez, hauen artean ni neu).

Eta batek baino gehiagok galdetuko dit: zertara dator Einstein eta formula hau? zer esan nahi du (a-z)* horrek? eta lingua.begin horrek? Hona hemen erantzuna:

Hasteko esan beharra dut formula honen helburua teknologia berriak eta filologia erlazionatzea dela. Eta zertan datza formula hori? Alfabetoa osatzen duten letrak erabiliz, hau da, (a-z)-n dauden letren konbinazio aleatorio bat eginez -horretarako erabili dugu izartxoa (*)- ia lingua guztiak sortuko lirateke, hots, hizkuntzak. Argi dago hau ez dela guztiz zuzena den formula, hainbat konbinazio oker sortuko genituzkeelako. Hala ere, hipotesi legez baliagarria dela uste dut.

Zer deritzozue?


Add comment November 15, 2006

Ongi etorri Filoblogera!

Esan bezala, ongi etorri neure blog berri honetara. Ez dut uste aurkezpenik behar dudanik, ene irakurle zintzook, Ostertza irakurtzen duzuenok alegia, ondo ezagutzen nauzuelako. Hala ere, neure pertsonaz zenbait hitz:

Janire daukat izena. 1986ko neguan, Trapaga izeneko haran batera ekarri ninduten nire gurasoek. Neure bizi “labur” honetan euskara maite izan dut -eta maite dut oraindik ere-. Horregatik, eta beste arrazoi askorengatik ere, euskararen gaineko ikasketak egitea erabaki nuen. Gaur egun, Euskal Filologiako hirugarren mailan dihardut, Deustuko Unibertsitatean hain zuzen. Euskaraz gain ere, beste hainbat gauza maite ditut, horien artean “teknologia berriak” delakoa. Sinisten dut mundu zabal honetan hizkuntzarentzako lekua -euskararentzakoa kasu- badagoela, baita nire moduko filologoentzakoa ere.

(more…)


6 comments November 1, 2006


Recent Posts

Categories

Links

Recent Comments

Cristina on CDU (Clasificación Decimal…
julia on Trabajos de investigación (es…
Carla on Trabajos de investigación (es…
Carla on Trabajos de investigación (es…
konny on Trabajos de investigación (es…

Calendar

November 2006
M T W T F S S
    Jan »
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

Archives