Archive for January, 2007

Opentrad

Aurrekoan aipatutako Opentrad itzultzaile automatikoari buruz jardungo dut artikulu honetan:

Opentrad transferentzian oinarrituriko itzulpen automatikoko sistema da, kode irekikoa eta gaztelania, galiziera, katalana/valentziera eta euskararentzat balio duena. Opentrad.org web orrian sistema honen funtzionamendua egiazta dezakegu testuak, dokumentuak edota web orriak itzuliz. Programak eta datuak SourceForge-n bitartez antolatzen dira.

Funtsezko hitzak: itzulpen automatikoa, kode irekia eta errekurtso linguistikoak.

(more…)


Add comment January 30, 2007

Itzulpen automatikoa

Produktu ugari dago merkatuan salgai edo erabilgarri testu-itzulpenean laguntza emateko. Zenbait erabileratan aurkitzen ditugu horrelako sistemak, adibidez:

  • Alde batetik, testu baten itzulpenerako lehen zirriborroa sortzea dugu. Geroago erabiltzaileak berak egokitu eta zuzendu beharko du zirriborroa (postedizioa). Adibidez, katalana eta espainieraren arteko itzulpenak egiten duen InterNostrum sistema dugu (www.InterNostrum.org).
  • Beste erabilera testu bat ulertu ahal izateko laguntza da. Adibidez, ulertzen ez dugun hizkuntza batean dauden web-orriak itzultzen dizkigun web-nabigatzailea da. Kasu honetan itzultzailea browser batekin integratzen da. Adibidez, Google-n hainbatetan ikusi dugu traduzca esta página edo orrialde hau itzuli bezalako loturak.

(more…)


Add comment January 30, 2007

Testu-masa handiak tratatzeko aplikazioak

Egunetik egunera, modu elektronikoan gure esku dugun testu-masa handitzen joan zaigu eta arazoak sortu daitezke testu masa erraldoi hori modu egituratuan antolatzeko orduan. Arazoak behinik behin, dokumentu egituratugabeak tratatu nahi ditugunean sortzen zaizkigu. Guzti honen ondorioz, hizkuntza informatikoki landuko duten aplikazioak erabiltzea nahitaezko bihurtuko zaigu. Testu masa handiak tratatzeko arlo nahiko berri horri Jakintzaren kudeaketa (knowledge-management) izena ematen zaio. Honen barne dauden aplikazio nagusi biak hauek dira:

  • Dokumentuen berreskurapena (IR, information retrieval)
  • Informazio-erauzketa edo datuen erauzketa dokumentutik abiatuta (IE, information extraction)

(more…)


Add comment January 29, 2007

Euskarazko lehen egunkari eta aldizkariak sarean kontsultagai

Bizkaiko Foru Aldundiak interneten argitaratu du euskaraz idatzitako lehen prentsa: aurrenekoa egin zenetik 110 urte bete dituen Euskalzale aldizkaria, 1902. urtean sortu zen Ibaizabal aldizkaria eta aurten 70 urte betetzen dituen Eguna aldizkaria.

Gogoan eduki behar dugu horietan hainbat euskal figura ezagun eta ospetsuk parte hartu zuela, besteak beste, Eusebio Erkiagak, Karmelo Etxegaraik, Felipe Arresek eta Lauaxetak berak. Garai hartan euskararen jarraitzailerik sutsuenak zirenek parte hartu zuten, beraz.

(more…)


Add comment January 27, 2007

Euskarazko Wikipediaren bloga abian

Bazen garaia! Azkenik abian da Euskarazko Wikipediaren bloga. Atzo jaso nuen berria Euskarazko Wikipediaren Txokotik bueltaka ibili ostean.

Euskarazko Wikipediako lankidetza sustatzeko bloga dugu sortutakoa:

<<Gure hizkuntzan dagoen entziklopedia aske hau sustatzeko eta hobetzeko asmoz sortu dugu blog hau. Edukiak hobetuz joateko jendea behar da, eta askotan eskuratzea zaila den informazio edo lankidetza hori lortzeko blog hau leiho aproposa izan daitekeela uste dugunez, Wikipedia hobetzeko sortutako proiektu eta ideiei buruz jakinarazi nahi dugu honen bitartez.

Blog kolektiboa beraz. Jarraituko duzu? Ongi etorri!>>

Neure aldetik ZORIONAK esan eta, aurrera jarraitzeko ezer behar izanez gero, hemen nagoela, betiko legez, laguntzeko prest.

Aupa zuek!


Add comment January 27, 2007

Xuxen

Aurrekoan aipatutako Xuxen zuzentzaile-ortografikoari buruz jardungo dut artikulu honetan:

1. Zein da helburua?

Euskarazko testuen zuzentasun ortografikoa bermatzea da zuzentzaile-ortografiko honen helburua, hau da, akats ortografikoak detektatu eta zuzentzea.

Bestalde, zuzentzaile-ortografiko honen helburuetako bat euskara batua bultzatzea da. Horregatik irizpideen iturri nagusia Euskaltzaindia da.

Hala ere, Euskaltzaindiak erabakirik plazaratu ez duen kasuetan UZEIren irizpideak jarraitu dira gehienbat, eta tarteka Elhuyar bezalako beste erakundeetara ere jo da.

Has gaitezen orain Xuxen-ek egiten ez duenaz mintzatzen, jarraian, egiteko gai dena hobeto uler dezagun:

(more…)


Add comment January 23, 2007

Previous Posts


Recent Posts

Categories

Links

Recent Comments

Cristina on CDU (Clasificación Decimal…
julia on Trabajos de investigación (es…
Carla on Trabajos de investigación (es…
Carla on Trabajos de investigación (es…
konny on Trabajos de investigación (es…

Calendar

January 2007
M T W T F S S
« Nov   Mar »
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Archives