Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra
Ricardo Gómezen blogean honako berri hau irakurri dut eta euskal filologoentzat, baita Filoblog irakurtzen duzuenontzat ere, interesgarria dela uste dudanez hemen publikatzea erabaki dut:
2007/2008 ikasturtean, UPV/EHUko Gasteizko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra izango da.
Hiru ikastaro mota izango dira: ikastaro funtsezkoak, ikastaro aurreratuak eta mintegiak. Masterrak 45 kreditu eskainiko ditu ikastaro funtsezkoetan, 15 kreditu ikastaro aurreratuetan eta 33 kreditu mintegietan.
Ikasleak egin beharreko ikaskuntza kredituak 45 dira (450 ordu udazkenetik udaberria arte).
1 comment May 21, 2007