Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra
May 21, 2007
Ricardo Gómezen blogean honako berri hau irakurri dut eta euskal filologoentzat, baita Filoblog irakurtzen duzuenontzat ere, interesgarria dela uste dudanez hemen publikatzea erabaki dut:
2007/2008 ikasturtean, UPV/EHUko Gasteizko Filologia eta Geografia-Historia Fakultatean, Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra izango da.
Hiru ikastaro mota izango dira: ikastaro funtsezkoak, ikastaro aurreratuak eta mintegiak. Masterrak 45 kreditu eskainiko ditu ikastaro funtsezkoetan, 15 kreditu ikastaro aurreratuetan eta 33 kreditu mintegietan.
Ikasleak egin beharreko ikaskuntza kredituak 45 dira (450 ordu udazkenetik udaberria arte).
Bestalde, Masterra bost ataletan dago banaturik eta bakoitzean zenbait irakaslek parte hartuko dute:
- Gramatika: Javier Ormazabal, M. Lourdes Oñederra, Gorka Elordieta, Ricardo Etxepare, Xabier Artiagoitia, A. Elordieta, Myriam Uribe-Etxebarria.
- Hizkuntzalaritza diakronikoa eta filologia: Joseba A. Lakarra, Blanca Urgell, Gontzal Aldai, Ricardo Gómez, Patxi Salaberri Zaratiegi.
- Dialektologia: Iñaki Camino, Koldo Zuazo, Gotzon Aurrekoetxea, Xarles Videgain, José Ignacio Hualde, Beatriz Fernández, Jose Luis Ormaetxea.
- Hizkuntzalaritza aplikatua: Maitena Etxebarria, Patxi Goenaga, Itziar Idiazabal, Luis Mari Larringan.
- Literatura: Aurelia Arkotxa, Gotzon Bilbao, Iñigo Ruiz Arzalluz, Iñaki Aldekoa, Mari Jose Olaziregi, Jon Kortazar.
Aurrematrikulatzeko epea: apirilaren 16 – uztailaren 13.
Matrikulatzeko epea: irailaren 17-20.
Titulua tramitatu gabeko ikasleentzat: urriaren 1-5.
Argibideak eta aurrematrikula: Iñaki Camino, 2.09 bulegoa, 945 013644. inyaki.camino@ehu.es. Aurrematrikula: Dora Martínez, 2.06 bulegoa.
Argibide gehiago:
Eskerrik asko Ricardo informazio interesgarri honengatik!
Iturria: FiloBlogia bloga
1 Comment Add your own
Leave a Comment
Some HTML allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
Trackback this post | Subscribe to the comments via RSS Feed
1.
Ricardo | May 21, 2007 at 8:12 pm
Eskerrik asko zuri, Janire, propaganda egiteagatik!!