He conseguido contactar con la responsable de Zisplanet, María Legorburu Mardaras, y le he propuesto responder a unas breves preguntas sobre el proyecto que está llevando a cabo, ya que no podemos encontrar mucha información sobre él en la red. A continuación las preguntas propuestas por mí misma y las respuestas de María:

María Legorburu Mardaras (izquierda) y yo misma (derecha).
(more…)
May 30, 2007
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) BURUXKAK liburutegi digitala aurkeztu du. Bere helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzu hau www.buruxkak.org helbidean topa daiteke.
Hiru dira liburutegi digital honen ezaugarri nagusiak:
- Erabilgarritasuna: atzipen publiko eta doanekoa da eta edozein unibertsitario euskaldunentzat erabilgarriak izan daitezkeen materialak eskaintzen ditu.
- Eskuragarritasuna: formatu digitalean zabaltzeko materialak dira, erabiltzaileak erraz eta eroso eskura ditzakeenak.
- Interoperatibitatea: Inguma datu-basea (www.inguma.org) zein sareko beste gune batzuekin uztargarria da.
(more…)
April 12, 2007
Bai, lagunok, egia da, 14 urtetako lan gogorra egin ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak euskarara itzuli du EBren terminologia guztia. Hau horrela izanik, gure hizkuntza EBko gainerako hizkuntzen maila berean jarri da lehenengo aldiz, galegoari eta katalanari aurrea hartuz. Kultura Saileko iturrien esanetan:
<<Duda barik urrats garrantzitsua da gure hizkuntzaren prestigio eta estandarizazioarentzat; izan ere, sailkapen-sistema handi honi esker, hainbat hizkuntzatan idatzitako dokumentuak aurki ditzakegu euskaraz, eta hori oraindik ez da posible Europako hizkuntza askoren kasuan.>>
Behin aldundiaren web orrialdean argitaratu ondoren, Kultura Foru Sailak EBren web orrialdean argitaratzeko prozedura jarriko du martxan.
(more…)
March 28, 2007
Gaur, Ixa taldearen Hizkuntza-Teknologia bloga irakurtzen nenbilela, esteken artean blog honena aurkitu dut. Neuretzat ohore bat da esteka horien artean agertzea. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet Ixa taldekoei. Bestalde, zorionak eman nahiko nizkieke Hizkuntza-Teknologia arloan egiten diharduten lanagatik.
Animo eta segi lanean!
March 24, 2007
Aurreko artikuluan interneten loturak konpartitzeko zenbait tresnei buruz mintzatu nintzen. Gaur, tresna horietatik erabilgarriena denari buruz mintzatuko naiz, Google Scholar-i buruz hain zuzen ere.
Bilatzaile honek duen izena aztertuz gero, Google osoak baino estaldura askozaz mugatuagoa duela ikus dezakegu. Hala ere, zabala izaten jarraitzen du. Ikus dezagun zer den Google Scholar:
1. Zer da Google Scholar ?
Google Scholar-en bidez bibliografia zehatza bila daiteke modu errazean. Interneteko orrialde bakar batetik bilaketak egin daitezke hainbat diziplina eta iturri bilatuz, hala nola, adituek berrikusitako ikerketak, tesiak, liburuak, laburpenak eta artikuluak. Informazio hau eskaintzea posible izateko hainbat erakundek kolaboratu du, hala nola, editorial akademiko, sozietate profesional eta unibertsitate gisako organizazio akademikoek.
(more…)
March 16, 2007
Eta Hizkuntza-teknologiako tresnei buruz mintzatu aurretik, sailkapen orokorreko teoria delakoarekin amaitu nahiko nuke azken puntu honekin, hots, hizketaren tratamenduarekin:
Ahozko hitzak edo esaldiak ulertzea zaila da, hizkuntza idatzia ulertzeko arazoei ahozko hizkuntzaren problematika eransten zaiolako. Izan ere, hitzen mugak ez dira guztiz markatzen hitz egiterakoan, esaldien hasiera eta bukaera erdikoa baino intentsitate txikiagoz ematen dira. Halaber, audio-seinale fisikoarekin batera, inguruko zaratak sartu ohi dira.
Sistema sendoenek oso hitz gutxi ezagutzen dute. Horien artean beti zenbakiak daude. Merkatu handia zabaldu da horrelako sistemak telefono bidezko zerbitzuetan integratzeko: aurretiko hitzordua, produktu-eskaerak, telefonogune-zerbitzuak (”zentralita-zerbitzuak”), etab. Bestalde, gero eta arruntago bihurtzen ari da makinen ahots sintetizatuak entzutea gasolindegietan, tabako-edariak saltzen dituzten makinetan, edo posta elektronikoko mezuak telefonoaren bidez irakurtzen dizkiguten sistemak. Natural Vox enpresa arabarrak aurretiko hitzordua (medikuarenean edo errenta-aitorpena egiterakoan) automatikoki lortzeko sistema telefonikoak ezarri ditu azken urteetan, eta arrakasta handia izan du.
(more…)
March 13, 2007