Einstein-en formulaz

Gogoratuko duzue blog hau sortu nuenean argazkian Einstein baino ez zela agertzen ezta? Orain, aldiz, Einstein ez ezik formula bat ere agertzen da arbelan. Formula harrigarri hori Einstein-ek sortu du, Deustuko informatiko-filologo batzuen laguntzaz (eta nola ez, hauen artean ni neu).

Eta batek baino gehiagok galdetuko dit: zertara dator Einstein eta formula hau? zer esan nahi du (a-z)* horrek? eta lingua.begin horrek? Hona hemen erantzuna:

Hasteko, formula honen helburua azalduko nahiko nuke. Teknologia berriak eta filologia erlazionatzea zen neure helburua. Eta zertan datza formula hori? Alfabetoa osatzen duten letrak erabiliz, hau da, (a-z)-n dauden letren konbinazio aleatorio bat eginez -horretarako erabili dugu izartxoa (*)- ia lingua guztiak sortuko lirateke, hots, hizkuntzak. Argi dago hau ez dela guztiz zuzena den formula, hainbat konbinazio oker sortuko genituzkeelako. Hala ere, hipotesi legez baliagarria dela uste dut.

Zer deritzozue?