Neure buruaz

Janire Rodriguez naiz. Trapaga izeneko haranera ekarri ninduten neure gurasoek 1986ko Abenduaren 15ean. Hala ere, bihotza erdibituta daukat, Gernikan ere askotan egoten naiz eta. Euskal Filologiako ikaslea naiz Deustuko Unibertsitatean.

Neure aita euskaldun berria da eta neure amak ez daki euskeraz, baina nik txikitatik maite izan dut euskara. Etxean, amarekin erdaraz egiten dut berba, aitarekin eta ahizparekin, aldiz, bizkaieraz. Euskal Filologia ikastea erabaki nuen neure bizitzako amets bi euskararen munduan murgiltzea eta euskara zabaltzea direlako.

Idaztea oso gustuko dut, baita irakurtzea ere. Beraz, ikus dezakezuenez, Ostertzan batik bat, literaturzale sutsua naiz. Kirola, teknologia berriak eta musika ere asko gustuko ditut.

Blogean aurkituko duzuena batez ere hizkuntza-teknologiak munduaren inguruko informazioa izango da. Espero dut zuretzat, irakurle, baliagarria izatea.